Lautada ikastolakoak etxera bueltatu dira hiru egunez gurekin egon ondoren. Denbora tarte labur eta intentsoaren ostean, honako bi sorkuntza lan utzi dituzte guretzat eta zuentzat.
Denon eskura beraz arabarren bi laburmetraiak.
Lautada ikastolakoak etxera bueltatu dira hiru egunez gurekin egon ondoren. Denbora tarte labur eta intentsoaren ostean, honako bi sorkuntza lan utzi dituzte guretzat eta zuentzat.
Denon eskura beraz arabarren bi laburmetraiak.
Des-Kontrol taldearen baimenarekin 2009ko udako Gazte Egonaldietan bideo hau egin zuten gazteek.
Aurten bideoaz haratago, euren kontzertu bat zor digute. Beroketa lanekin!!
Aurten erronka polita dute Lautada ikastolekoek, Araba Euskaraz jaia antolatzea egokitu zaie. Bertako ikasleak buru-belarri arituko dira horretan. Gazte Egonaldietan laburmetraiak egiten trebatzen ari dira. Araba Euskaraz egunean bideoak eskuan hartuta ikusi nahi ditugu.
Orain arte egindako laburmetraien emanaldia izan dute arratsaldean, orain gidoi artistikoarekin hasiko dira. Animo eta lanera!!!
Prest ditugu 2010eko Gazte Egonaldiak.
Laburmetraiak, graffitiak, kontzertuak, Hala Bedi irratian saioak…eta askoz gauza gehiagorekin gozatzeko parada uda honetan!
TOKIA: Espejon, Araba.
NOIZ:
1. txanda: ekainak27-uztailak 4 (12-14 urtekoentzat)
2. txanda: uztailak 4-uztailak 11 (12-14 urtekoentzat)
3. txanda: uztailak 11-uztailak 18 (15-18 urtekoentzat)
4. txanda: uztailak 18-uztailak 25 (15-18 urtekoentzat)
Espejo Euskal Herriko gazteen topaleku izango da uda honetan!
2010eko martxoaren 12an Espejon.
Astea bukatu da
ta gu pozik gaude
mila gauza zuekin
ikasi dugu ere
Muskiz eta Espejo
orain hurbil daude
ez gara joango hemendik
agur esan gabe. // more…