Azken 15 minutuak gazteak etorri aurretik!!!
GURASOENTZAT OHARRA: we atari honen bidez, astean zehar gertatzen den oro jarraitzeko aukera izango duzue.
Azken 15 minutuak gazteak etorri aurretik!!!
GURASOENTZAT OHARRA: we atari honen bidez, astean zehar gertatzen den oro jarraitzeko aukera izango duzue.
Gazteak etortzea baino ez da falta, Espejon dena prest da.
Eguraldia lgun dugu eta merienda errekan bustita pasako dugunare susmoa dugu, esku batean bokadilloa eta besteak argazki kamera. Iluntze partean “etorreraren” eta ondorenaren argazkiak zintzilik egongo dira.
Gaur sartu omen gara UDAN. Zein geunden egia esan…zain egongo diren moduan EHko gazteak Gazte Egonaldietara hurbiltzeko.
Zera adierazi nahi dugu: 6 lo egin eta bertan dugula Espejo!!!
Prest al daude motxilak???
Udako Gazte Egonaldiak antolatzeko, formazio saioa izan genuen larunbatean Durangon.
Begirale taldea elkartu zen bertan, mugaz bestaldean bizi diren bi begiralek kale egin ziguten baina
gainontzekoak formal formal etorri ziren. Lanerako gogoz dago begirale taldea, aldaketa eta berrikuntza ugari espero ditugu uda honetan.
Pasaiatik hiru txanda etorri zaizkigu maiatzean, DBH 1. mailako 3 taldeak hain zuzen. Itzel ibili gara eurekin. Zinema lanetan murgilduta ibili dira egun zein gau, aktore onak dira gazte hauek.
Asteazkenean istripu txikitxo bat izan genuen eta ondorioz Enekok Txagorritxuko ospitalera joan-etorria egin zuen. Une honetan etxean izango da, deskantsatzen, sendatzen, hemendik muxu handi bat berarentzat.
Ikaskide oso onak ditu Enekok, begira nola animatu zuten ospitaletik bueltan. Biba zuek!!
2010-2011 ikasturteko eskaintza prest dugu dagoeneko.
DBH zein LHko ikasleak ikus-entzunezkoetara erakarriko ditugu eta, aldi berean, Arabako ingurune zoragarri honen berri eman.
Jakin URRIA eta MAIATZA izaten direla betetzen diren aurreneko hilabeteak, beraz, azkarrak izan izen-ematean! Eguzkia lagun ona izaten da Espejon!
Izena emateko, deitu: 945-23 33 55 telefonora.
Itzela izan da “benetako” udaberriaren etorrera Espejora.
Asteak pasa ditugu hotza eta euria lagun, aste honetan udaberriaz gozatzen ari gara. Ospatzeko TALO JANA izan genuen atzo, Gatzagako gatza, Goizuetako arto irina, Gernikako Seber Altubeko gazteak…zer gehiago behar da ba??
Imanol gure hezitzaileari galdetu beharko diogu ze propietate dituen Goizuetako arto irinak…aterpetxean iraultza txiki bat sortu baitzuen atzokoak.
ATERPETXEKO LANGILEAK ere gurekin aritu ziren, euren laguntza ezinbestekoa izan zen. Eskerrik asko Ramon eta Puriri!!
Kerobiaren, Iruñeako taldearen, “Belarrira esan” bideoklipa ikusi dugu eta ikasgai ona izan da, egia esan. Ze ona, zenbat ideia atera daitezkeen bertatik…uda honetan izango dugun frogatzeko, berrikuntzak sartzeko, eta ikasitakoak praktikak jartzeko aukera.
Gozatu Kerobiaren “Belarrira esan” kliparekin.