Jul
06

Lan asko egin dute gaurkoan gure gazteek

Goizetik hasi ta irratsaioa prestatzen jardun gara, beste batzuk bitartean makilaje tailerra egiten.  Pirritxen bikia ere etorri zaigu bisitan.

Talasoterapian oso gustura ibili gara, masajeak elkarri emanez. Punta puntako produktu kosmetikoekin.

Gaubelan ez gara aspertu, bideoklipen ideiekin burua ondo hautsi ostean barre algarekin bukatu dugu eguna, muxuak eman ta eman, plakaje bat edo beste nekeak ohera bialdu gaituen arte. Egun zoragarria!!!!

Aspertzeko denborarik ez!!!

Jul
05

Astea indarrez beteta hasi dute gazteek

Goizean Varonatarren gaztelua ikustera joan gara eta ondoren arratsaldean, eguraldi ona egin digunez gero, ur jolasak egin ditugu. Baita beste hainbat joku ere. Egunari amaiera emateko musika kaxan jolastu gara. Artista hutsak dira txanda honetakoak!!!

Jul
04

Batzuk badoaz, baina beste batzuk badatoz…

Aste luze laburra bukatu da lehen txandarentzako. Begiak bustita aldegin zuten gazteek, izan ere, horrelako esperientzia ez da egunero bizitzen. Muxu handi bat guztiontzat. Gerra eman diguzue, baina begirale taldea pozik gaude zerbait ikasi duzuelakoan eta berriz ere ikusiko garelakoan. Besarkada bat.

Batzuk  joan diren bezala, beste batzuk etorri egin dira. Ia zer nolakoak ditugun gaztetxo hauek!!!Lehen egunean zelai errera jolasten ibili dira eta beraien artean ezagutzeko aukera izan dute. Talde martxosoa dela esan daiteke benetan, barre batzuk egin ditugu eta.




Jul
03

Azken egunak ondo aprobetxatu genituen

Goizean goizetik hasita murala egiten hasi ginen eta besteak bitartean, txapak egin zituzten, gero aldaketa eginez. Lortutako emaitza ikaragarria izan zen.

Bertsolariekin ederto pasa gendun barre algara batzuk eginez.

Gauean, oskar sariketa izan genuen eta ondoren diskoteka.

Jul
02

Gesaltzara……. eta buelta.

Gaur Gesaltzarainoko ibilbidea egin dugu gari artean.

Eguerdian heldu eta Gesaltzako gatzagak bisitatu ditugu, guk ere gatzaren produkzioan parte hartuz eta bide batez oinei atsedena emanez.

Ondoren, Gesaltzako igerilekuetara joan gara, eta bertan bazkaldu dugu. Baina bukatu bezain pronto, laino ilun batzuk hurbildu zaizkigu zaparrada galanta botata. Hori dela eta, Gesaltzako eliz atarian lo egiteko plana aldatu behar izan  dugu eta atertu denean Espejora bueltatu gara. Baita asmatu ere, zeren gaueko gaubela zoragarria izan da, gaueko ordu txikiak arte ikus ahal izango duzuenez.

Gabooooooooooooooon.

Jul
01

Azkenean azaldu zaigu kamara-da.

Begiralea eta kamara biak agertu dira jada. Eta hona hemen agindutakoa. Hala Bedi irratian grabatu genuen irratsaioaren argazkiak, eta baita Gasteizko txangoarenak ere.

Jakin ezazue grabatutako irratsaioa, larunbata, uztailak 3, arratsaldeko 5-tan aireratuko dutela Hala Bedi irratiko lagunek. Beraz badakizue, aukera izan ezkero piztu irratia.

Jul
01

Gasteizen, Hala Bediko estudioetan irratsaioa grabatzen

Gasteizen hainbat ekintza ditugu aurreikusita, NAGUSIA Hala Bedi irratian, benetako irratsaio bat grabatzea. Bestetik Santa maria katedralera bisita gidatua, alde zaharreko muralen erakusketa…

Argazkiak ere igoko ditugu, begirale batek eraman digu kamara!!!!! Kamarra berreskuratu arte!!!!!! Ez adiorik!!!!!

Jun
30

Beste egun eder bat.

Gaurko eguna ere beroa eta atsegina izan da. Zeregin dezente izan dugu, batetik biharko irratsaioa prestatzea, bestetik kortometraiak grabatu egin ditugu, eta bitartean hankapaluekin aritzeko tartea ere atera dugu. Badaezpada ere aterpetxea eusten.

Irratsaioa prestatzen

Honela ez gara eroriko

Beldurrezkoa ote?

Jun
29

Asteartean, beroarekin, masaje txerri eta freskatzera

Asteartean, beroak astintzen jarraitu du. Masaje-txerrirako prest gaude denok, gero uretara freskatzera!!!

Jun
28

Eguzkiak eguna girotu digu gaurkoan

Goizean goiz jeiki dira gure gazteak eta gosariarekin indarberritu ondoren, Varonatarren gaztelua ezagutzera joan gara. Bertan, paisaia paregabeak ikusi ahal izan ditugu eta beraien arteko harremana sendotzeko balio izan du.

Arratsaldean, Espejoko pistina ezagutzeko aukera izan dute, izan ere, eguzkiak bere indarra erakutsi du egunean zehar. Ondoren, pasadan urteko laburmetraiak berrikusi ditugu, aurten egingo diren kortoentzako ideiak otutzeko. Afalostean, berriz ere elkartu gara eta Musika Kaxa jolasera jolastu gara. Egunari amaiera emateko, buzoia irakurri dugu eta egunean zehar egin ditugun jokuei amaiera eman diegu.

Bihar arte lagunok!!!!!

top