Beroa, dorretxea eta zikina
Gaurko eguneko tonika nagusia, beroa izan da, izan ere, 34 gradutara iritsi gara. Goizean esnatzea kostatu zaigun arren, krema pila bat eman(ala eta guztiz denok erre gara) eta Varonatarren dorretxe esperpentikoa ezagutzera joan gara. Izerdi patxetan heldu gara.
Arratsaldean berriz, laburmetraiaren fitxa teknikoa osatu dute gazteek eta ostean, masaje txerri egin dugu. Zein fin daukagun azala!!!!
Dutxa goxo bat hartu ostean, afaldu eta mihiluzera jolastu gara. Gaurkoan ere, begiraleak irabazle. Udalekuan gauza arraroak ari dira gertatzen, zeloa dago non nahi. Zer ote?
Gaur Unai Garciaren urteguna ere izan da!!!Zorionak Unai!!!!!!







































