Mar
19

Begiraleak eredu

Ikastolen Elkartean, aspalditik, gurekin lanean ibilitako begirale taldea dugu proiektua bideratzen. Begiraleek euskararen suspertzaile onak izan behar dute, iniziatibaz eta heldutasunez jokatuko dutenak.

Begiraleak esperientziadunak izateaz gain, euskararen inguruko sentsibilizazio izatea eskatzen dugu. Begirale euskaldunak izateaz harago doa egokitasuna, ez da nahikoa euskara maila egokia izatea, ezinbestekoa da euskaltzalea izatea, euskal kulturan jantzia egotea eta Euskal Herriko euskararen mapa argi izatea, hau da, egoeraren zailtasunaz jabetuta egotea.

Gazteen subjektibitatean aldaketak ematea baita helburuetako bat, aurreiritziak aldatu eta zaletasun berriak bideratzea ere izan behar du helburu.

Gazte hauentzat begiraleak dira eredu, beraz zelako begiraleak horrelako gazteak.

2 Iruzkin

Egin iruzkina

Comments RSS Feed   TrackBack URL

Iruzkina

top