Mar
19

Aisialdiaren beharraz

Hezkuntza prozesua ez da soilik ikuspuntu akademizista batetik begiratu behar, elementu ezberdinek parte hartzen dute eta. Aisialdia ez da bakartua dagoen zerbait, gazte eta haurraren hezkuntza prozesuaren beste atal bat da, eta gaztearen garapena gehien ahalbideratzen duen denbora tartea.

Horregatik aisialdiko hezkuntzak gure ikastoletan, zein ikastetxe eta eskoletan, behar duen garrantzia izan behar luke.

Norberaren desioei eta nahiei erantzuten dien aisialdia proposatzen du Ikastolen Elkarteak, ekintza, garapen pertsonala, besteekin elkartu eta harremanak izateko aukera ematen duena. Baita konpromiso, lagunkidetasuna eta euskararen erabileraren alde agertzen den aisialdia ere aukeratzen da.

Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimen berri guztiak ongi etorriak izaten dira, baina betiko formula bati ekin nahi izan diegu Ikastolen Elkartetik, udalekuen formulari hain zuzen, udalekuen ideia apur bat aldatuz. Udako edo aisialdiko egonaldiak euskara helburuak lehenetsiz antolatzea izan da gure aurreneko helburua.

Horrekin batera, aspaldi etendako erronka bati ekitera goaz, urtean zehar helburu berberekin egonaldiak antolatzea.

Iruzkinik ez

Egin iruzkina

No comments yet.

Comments RSS Feed   TrackBack URL

Iruzkina

top