Mar
19

Helburu orokorrak

kastolak, historiaz eta helburuz, aitzindariak izan dira euskararen normalizazioan: euskara irakasten, euskaraz irakasten.

Ikasleak, euskara ongi menderatuz eta euskara eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta potentziazioan jarrera aktibo bat hartzera eramango dituen formazio euskaldun batekin irtengo dira Ikastolatik”IKASTOLA: izaera eta egitura liburuan aipatzen den ikastolen helburuetako bat.

euskara erabiliz eta ongi menderatuz, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta potentziazioarekin konprometitua…”Altsasun 2001. Plan Integrala (2002-2007), Ikastolaren xedea, 1.2.

Beraz, ikastolen xedea gizartean eragina izatea da, eragin euskaltzalea, hiztun euskaldunen komunitatea sendotzea, ikasleen euskararen ezagutza ez ezik erabilera ere bermatzea.

Orain arteko hutsune bat ase-betetzera datoz udako egonaldi hauek. Hizkuntza udalekuak ugariak diren arren gure artean, beren-beregi euskararen motibazioan eragiteko udalekuak beharrezko ikusi izan ditugu.

Gure ikasleei euskararen aldeko jarrera positiboaren sentimendua sustatu nahi diegu, baina sentimendu onak jantzi eta hornitu egin behar dira, arrazoiz eta argudioz.

Euskal Herriko errealitate soziokultural eta soziolinguistikoa kontuan hartuko duen ikuspegitik antolatuko dira egonaldiok. Jakin badakigu, hizkuntza ikastea berau erabiltzeko ezinbesteko baldintza dela, baina ez da nahikoa. Eta kontuan hartu nahi ditugu, bereziki, zonalde euskaldunetan bizi ez diren haur eta gazteak.

Iruzkinik ez

Egin iruzkina

No comments yet.

Comments RSS Feed   TrackBack URL

Iruzkina

top