Jul
17
Harremanak estutuz, elkar hobeto ezagutuz
Azken eguna guztiok elkar ezagutzeko eta harremanak estutzeko erabili dugu. Gaua frontoian pasatzeak jendea nekatuta utzi du, lo gutxi egin dute eta.
Hori dela eta eguna lasai lasai joan da. Goizean txapak, hankapaluak eta harremanak landu ditugu. Arratsaldean berriz piszina eta masaje tailerrak egin ditugu. Horretaz gain aurreko egunean saboteatu ziguten murala txukun txukun utzi dugu.
Afal aurretik dutxatu eta guapo guapo Bertso afarira joan gara guztiak, bertan tentsio momentuak bizi izan ditugu bertsolarien bazileekin. Eguna diskotekarekin bukatu dugu. Azken ordu batzuk geratzen dira, pena handia ematen badigu ere, aurtengo Gazte Egonaldiak amaitzear daude.
Iruzkinik ez
Egin iruzkinaNo comments yet.
Comments RSS Feed TrackBack URL







