Gasteizera bisita
Atzoko gau zoroaren ostean, gaur Gasteizera joan gara.
DES-KONTROLEKOEKIN gosaldu ostean, 9:40an Espejotik pasatzen den autobusa hartu eta Gasteizerako bidea hartu dugu. Bertara heldu eta lehengo gauza, korrika baten Hala Bedi irratira joatea izan da. Taldea antolatu, eta irratsaioa egiteko lanari ekin diogu. Berau entzuteko para ederra izango duzue larunbat honetan Hala Bedi irratian, arratseldeko 5etatik aurrera, edo eta www.halabedi.org webgunean. Hemen ere igoko dugu ondoko egunetan.
Batzuk irratsaioa amaitzen zuten bitartean, jada lana bukatuta geneukanak, Gasteizko Santa Maria Katedrala ikustera joan gara, Bertan, egun egiten dabiltzan zahar berritzeen inguruko informazioa eman digute eta katedral gotiko honek ezkutatzen dituen misterioa ezagutzeko aukera ederra izan dugu.
Bazkal ostean Muinoko Etxea ezagutzera joan gara, Gasteizko Gaztetxea. Bertan Gaztetxearen inguruko informazioa jaso eta gastetxea bera goitik behera ezgautzeko aukera izan dugu. Bisitarekin bukatzeko, kortoak grabatzeko eszenario bezala erabili dugu gaztetxea.
6retan autobusa hartu eta Espejora itzuli gara, dutxatu afaldu eta ohera joan aurretik Masaje tailer zoragarri bat eduki dugu.
MILA ESKER HALA BEDI ETA GASTEIZKO GAZTETXEA, SEGI LANEAN HORRELA!!!!!
Iruzkinik ez
Egin iruzkinaNo comments yet.
Comments RSS Feed TrackBack URL







