Jun
30

Beste egun eder bat.

Gaurko eguna ere beroa eta atsegina izan da. Zeregin dezente izan dugu, batetik biharko irratsaioa prestatzea, bestetik kortometraiak grabatu egin ditugu, eta bitartean hankapaluekin aritzeko tartea ere atera dugu. Badaezpada ere aterpetxea eusten.

Irratsaioa prestatzen

Honela ez gara eroriko

Beldurrezkoa ote?

Jun
29

Asteartean, beroarekin, masaje txerri eta freskatzera

Asteartean, beroak astintzen jarraitu du. Masaje-txerrirako prest gaude denok, gero uretara freskatzera!!!

Jun
28

Eguzkiak eguna girotu digu gaurkoan

Goizean goiz jeiki dira gure gazteak eta gosariarekin indarberritu ondoren, Varonatarren gaztelua ezagutzera joan gara. Bertan, paisaia paregabeak ikusi ahal izan ditugu eta beraien arteko harremana sendotzeko balio izan du.

Arratsaldean, Espejoko pistina ezagutzeko aukera izan dute, izan ere, eguzkiak bere indarra erakutsi du egunean zehar. Ondoren, pasadan urteko laburmetraiak berrikusi ditugu, aurten egingo diren kortoentzako ideiak otutzeko. Afalostean, berriz ere elkartu gara eta Musika Kaxa jolasera jolastu gara. Egunari amaiera emateko, buzoia irakurri dugu eta egunean zehar egin ditugun jokuei amaiera eman diegu.

Bihar arte lagunok!!!!!

Jun
27

Hilabetarako etorri ote dira??

Horra hor gure zalantza.

Begira zelako maleta eta motxila sortak…

Une honetan gelen banaketa!!!

Jun
27

Gazteak lauretan datoz!!!!

Azken 15 minutuak gazteak etorri aurretik!!!

GURASOENTZAT OHARRA: we atari honen bidez, astean zehar gertatzen den oro jarraitzeko aukera izango duzue.

Jun
27

Begiraleak dagoeneko lanean!!

Gazteak etortzea baino ez da falta, Espejon dena prest da.

Eguraldia lgun dugu eta merienda errekan bustita pasako dugunare susmoa dugu, esku batean bokadilloa eta besteak argazki kamera. Iluntze partean “etorreraren” eta ondorenaren argazkiak zintzilik egongo dira.

Jun
21

Sei lo eta bagoaz!!!!!!

Gaur sartu omen gara UDAN. Zein geunden egia esan…zain egongo diren moduan EHko gazteak Gazte Egonaldietara hurbiltzeko.

Zera adierazi nahi dugu: 6 lo egin eta bertan dugula Espejo!!!

Prest al daude motxilak???

Jun
01

Begiraleak udakoa antolatzeko elkartu ziren

Udako Gazte Egonaldiak antolatzeko, formazio saioa izan genuen larunbatean Durangon.

Begirale taldea elkartu zen bertan, mugaz bestaldean bizi diren bi begiralek kale egin ziguten baina gainontzekoak formal formal etorri ziren. Lanerako gogoz dago begirale taldea, aldaketa eta berrikuntza ugari espero ditugu uda honetan.

top