Pasaia Lizeoaren agurra gaur
Pasaiatik hiru txanda etorri zaizkigu maiatzean, DBH 1. mailako 3 taldeak hain zuzen. Itzel ibili gara eurekin. Zinema lanetan murgilduta ibili dira egun zein gau, aktore onak dira gazte hauek.
Asteazkenean istripu txikitxo bat izan genuen eta ondorioz Enekok Txagorritxuko ospitalera joan-etorria egin zuen. Une honetan etxean izango da, deskantsatzen, sendatzen, hemendik muxu handi bat berarentzat.
Ikaskide oso onak ditu Enekok, begira nola animatu zuten ospitaletik bueltan. Biba zuek!!

















