Apr
22

Balmasedako Zubi-Zahar ikastola astebetez

Aste osoa Espejon daude Balmasedako DBH1 eta DBH2 mailakoak. Trebeak dira laburmetrai sorkuntzan eta  beste gauza askotan. Jakin dugu ERREKAN BAINUA hartu dutela!!! eta errekako espezieen ehizan ibili direla!!!Ikastolara iritsitakoan euren ikaskide, irakasle eta gurasoei sortutako laburmetraiak erakutsiko dizkietela hitz eman digute. Hona hemen argazkitan aurrerapen bat!!

Apr
19

Armentia ikastolakoak berrikuntzekin etorri zaizkigu

Nabaritzen da ez dela gazte hauen aurreneko aldia, iaz ere gurekin izan baitziren Espejon.

Itzelezko laburmetrai orijinalak egin dituzte aurten, animazioa txertatu dute labur batean, efektu bereziak…marka guztiak apurtzera etorri dira beraz. Esan dezakegu Armentia ikastolako irakasleen lana ere klabea izan dela, Koldo eta Josu begiraleen pare aritu direlako dinamizazio lanetan.

Azken egunean, egindako laburmetraien emanaldia prentsaurreko bidez egin zuten, Donostiako Zinemaldia bailitzan aritu ziren aurkezpen lanetan.

Zorionak eta biba zuek!!!

Laburmetraiak ikusteko klikatu azpiko izenburuetan:

Espejoko Portuan KLIKATU

Txantxa makabroa KLIKATU

Laburmetraiez gain, egunaren amaiera “iragarki bitxien” grabazioak egin izan dituzte, hona hemen Armentiakoen sorkuntza lana:

IRAGARKIA IKUSTEKO KLIK

Apr
19

ARGIA ikastolak 25 urte, ZORIONAK!!!

25 URTE ARGIA EMATEN!!!

Tutera ikastolak 25 urte bete ditu euskararen alde lanean, non eta Erriberan, bide horretan jarrai dezatela!

Ederra egin duten aurkezpen bideoa. Mugatik mugara muxu bat  Espejotik Tuteraraino!

HEMEN aurkezpen bideoa

Apr
16

La Salle Isasikoen laburmetraiak

Fin aritu dira Eibarreko gazteak. Bi labur sortu dituzte, hona hemen ikusgai:

Ezetz ausartu

Apr
13

Eibar talde beteranoa gurean

Iaz ere gurekin izan ziren gazte hauek. Tokia eta giroa gustatu omen zitzaien eta aurten ere Espejoko udaberriaz gozatzera etorri dira!!!

Laburmetraien sorkuntzan topatu genituen atzoko egunez, hona hemen gidoia sortzen, lotzen, perfilatzen…ari direneko unea.

Bihar amaituko dituzte laburmetraiak eta laster batean ikusgai izango dira orrialde honetan.

top