Mar
31

Aste honetako laburmetraiak ikusgai

Lautada ikastolakoak etxera bueltatu dira hiru egunez gurekin egon ondoren. Denbora tarte labur eta intentsoaren ostean, honako bi sorkuntza lan utzi dituzte guretzat eta zuentzat.

Denon eskura beraz arabarren bi laburmetraiak.

1. BIDEOA IKUSGAI

2. BIDEOA IKUSGAI

Mar
29

Des-Kontrol taldea gurekin

Des-Kontrol taldearen baimenarekin 2009ko udako Gazte Egonaldietan bideo hau egin zuten gazteek.

BIDEOA IKUSTEKO

Aurten bideoaz haratago, euren kontzertu bat zor digute. Beroketa lanekin!!

Mar
29

Arabako Lautadatik Espejora

Aurten erronka polita dute Lautada ikastolekoek, Araba Euskaraz jaia antolatzea egokitu zaie. Bertako ikasleak buru-belarri arituko dira horretan. Gazte Egonaldietan laburmetraiak egiten trebatzen ari dira. Araba Euskaraz egunean bideoak eskuan hartuta ikusi nahi ditugu. Orain arte egindako laburmetraien emanaldia izan dute arratsaldean, orain gidoi artistikoarekin hasiko dira. Animo eta lanera!!!

Mar
26

Nafarroa Espejon.

Mugatik mugara!

Zangotza ikatolakoak Espejon izan ditugu. Biba zuek!

Mar
25

Zangotza ikastola Gazte Egonaldietan

Trebeak gure nafarrak laburmetraien sorkuntzan!

Mar
19

IZEN EMATEA DAGOENEKO ZABALIK

Prest ditugu 2010eko Gazte Egonaldiak.
Laburmetraiak, graffitiak, kontzertuak, Hala Bedi irratian saioak…eta askoz gauza gehiagorekin gozatzeko parada uda honetan!

INSKRIPZIOA EGITEKO ESKUORRIA

INFORMAZIO ESKUORRIA

TOKIA: Espejon, Araba.

NOIZ:
1. txanda: ekainak27-uztailak 4 (12-14 urtekoentzat)
2. txanda: uztailak 4-uztailak 11 (12-14 urtekoentzat)
3. txanda: uztailak 11-uztailak 18 (15-18 urtekoentzat)
4. txanda: uztailak 18-uztailak 25 (15-18 urtekoentzat)

Espejo Euskal Herriko gazteen topaleku izango da uda honetan!

Mar
15

Muskiz ikastolak egindako oparia bertsotan

2010eko martxoaren 12an Espejon.

Astea bukatu da

ta gu pozik gaude

mila gauza zuekin

ikasi dugu ere

Muskiz eta Espejo

orain hurbil daude

ez gara joango hemendik

agur esan gabe. // more…

top