Sep
02

Ikasturte berria martxan

Bulegoan gara dagoeneko ikasturte berria prestatzen.

Espejoko aterpetxean izango gara udazken bueltan, Gazte Egonaldiak “Urtean Zehar” gauzatzen.

Ikastolek maiatza-ekainean egin zuen izen ematea baina, jakin, oraindik baditugula zulo batzuk  betetzeko.

Irakasleok adi beraz!

May
28

Pasaia Lizeoaren agurra gaur

Pasaiatik hiru txanda etorri zaizkigu maiatzean, DBH 1. mailako 3 taldeak hain zuzen. Itzel ibili gara eurekin. Zinema lanetan murgilduta ibili dira egun zein gau, aktore onak dira gazte hauek.

Asteazkenean istripu txikitxo bat izan genuen eta ondorioz Enekok Txagorritxuko ospitalera joan-etorria egin zuen. Une honetan etxean izango da, deskantsatzen, sendatzen, hemendik muxu handi bat berarentzat.

Ikaskide oso onak ditu Enekok, begira nola animatu zuten ospitaletik bueltan. Biba zuek!!

May
24

Datorren ikasturteko eskaintza prest

2010-2011 ikasturteko eskaintza prest dugu dagoeneko.

DBH zein LHko ikasleak ikus-entzunezkoetara erakarriko ditugu eta, aldi berean, Arabako ingurune zoragarri  honen berri eman.

Jakin URRIA eta MAIATZA izaten direla betetzen diren aurreneko hilabeteak, beraz, azkarrak izan izen-ematean! Eguzkia lagun ona izaten da Espejon!

Izena emateko, deitu: 945-23 33 55 telefonora.

May
19

Aterpetxea zartagi artean

Itzela izan da “benetako” udaberriaren etorrera Espejora.

Asteak pasa ditugu hotza eta euria lagun, aste honetan udaberriaz gozatzen ari gara. Ospatzeko TALO JANA izan genuen atzo, Gatzagako gatza, Goizuetako arto irina, Gernikako Seber Altubeko gazteak…zer gehiago behar da ba??

Imanol gure hezitzaileari galdetu beharko diogu ze propietate dituen Goizuetako arto irinak…aterpetxean iraultza txiki bat sortu baitzuen atzokoak.

ATERPETXEKO LANGILEAK ere gurekin aritu ziren, euren laguntza ezinbestekoa izan zen. Eskerrik asko Ramon eta Puriri!!

May
15

Pasaia-Lezo lizeoa zineman trebatzen

Hona hemen Pasaiakoen sormen lanak!!!

Ikus hemen

TIK-TAK

EKLIPSEA

May
12

Lautada ikastolako laburmetraia

Araba Euskaraz jaia ikastolan bertan ospatzen dute eta laburmetraien lanketa baliatu dute jaian bertan ere bideoarekin aurrera eta atzera ibiltzeko.

Artistak Arabako lautadako hauek, biba zuek!AMETS BERRIAK

May
03

Balmasedako Zubi-Zahar ikastolako laburmetraiak

Hona hemen Balmasedaj¡ko gazteek egindako labrumetraiak.

Benetako artistak!!

IKUS LABURMETRAIA

Apr
22

Balmasedako Zubi-Zahar ikastola astebetez

Aste osoa Espejon daude Balmasedako DBH1 eta DBH2 mailakoak. Trebeak dira laburmetrai sorkuntzan eta  beste gauza askotan. Jakin dugu ERREKAN BAINUA hartu dutela!!! eta errekako espezieen ehizan ibili direla!!!Ikastolara iritsitakoan euren ikaskide, irakasle eta gurasoei sortutako laburmetraiak erakutsiko dizkietela hitz eman digute. Hona hemen argazkitan aurrerapen bat!!

top